martes, 25 de noviembre de 2008

KUTSADURA

Kutsadura ekosistemaren oreka desberdinetan sortutako perturbazio artifizialen multzoa da.


Kutsaduraren sailkapen klasikoak bost mota nagusi bereizten ditu: eguratsaren kutsadura, akustikoa, lurrarena, erradiaktiboa eta uraren kutsadura.



1. EGURATZAREN KUTSADURA:




Airearen kalitatea hondatzen duten, eta pertsonengan, ekosistematan edo ondasunetan kalte, arrisku edo arazo larriak sortzen dituzten gai edo energia motak daudenean, eguratsa kutsatuta dagoela esan ohi da.

Gizakiek eguratzera jaurtitzen duten gai kutsatzaile nagusia erregai fosilen errekuntza da (ikatza, petrolioa...). Hortaz, kutsadura zona nagusiak argia eta beroa sortzeko errekuntza instalazioak, etxeetako berogailuak eta ibilgailu motordunak dira. Leku horietan sortzen da gai kutsatzaileen %80-a.


Kutsaduraren eragin handiagoa pairatzen dituzten guneak herri urbanizatuak eta industrializatuak dira. Bertan ere eguratzaren kutsadura handiagoa da.

Kutsadura mota honen barruan kontzeptu hauek bereiz ditzakegu:
  • Euri Azidoa: Erregai fosilak erretzean sortzen duen sufre dioxidoa eta nitrogeno oxidoak eguratsera erruz bota izanaren ondorioa da. Kutsadura mota horren erantzule nagusiak energia zentralak, industri galdarak, ibilgailu motordunak eta etxeetako berogailuak dira. Eguratsera botatako sufre eta nitrogeno oxidoek oxigenoarekin eta eguzki argiarekin erreakzionatu eta oxidatu egiten dira, azido sulfurikoa eta azido nitrikoa sortuz. Azido horien ur lurrinarekin disolbatzen dira eta hodeiek euri azidoak eragiten dituzte; aintzira, laku, ibai eta basoei, eta bertako bizidun guztiei kalte larriak eraginez.
  • Ozono geruza urritzea: Azken berrogeita hamar urteetan eguratzera botatako gai kutsakorren ondorioz ozono geruza murriztu da, batez ere Antartidan.
  • Berotegi efektua: Industri garapenaren eraginez eguratsean karbono dioxidoa eta errekuntzan sortutako beste gas batzuk pilatu izanak sortua.Dioxido karbonoa pilatzean eguratsak ez die Lurraren gainazalak igortzen dituen uhin infragorriei kanpora irteten uzten, eta, beraz, Lurra berotuz doa pixkana-pixkanaka. Berotze horrek oso ondorio larriak izan ditzake; poloak urtzea eta itsas maila gora egitea.

Eguratzarearen kutsadurak ondorio batzuk ditu:


- Gizakiaren osasunean: arnasbideetan eta zirkulazio sisteman nabari dira gehienbat.

- Landareetan: Landareak gutxiago hazten dira eta ondorioz, uztak murrizten dira.

- Faunaren gaineko ondorioak: Abere hazkuntzaren produkzioan nabaritzen da, eta horien bidez baita kontsumitzaileen osasunean ere.

- Materialetan dituen ondorioak: Metalak kaltetzen ditu, eraikuntzak azkarrago zikintzen eta zahartzen dira baita oihalak ere gehiago zikintzen dira. Ondorioz, gehiago garbitu behar denez garbigarri gehiago botatzen da ibaietara.



2. LURRAREN KUTSADURA





Hauek dira lurraren kutsadura eragile nagusiak: hiri hondakin solidoak, industrietako hondakinak, pestizidak eta erabiltzen diren ongarriak.

Munduko biztanleen hazkundeak elikagai premia handiagoa sortzen du eta ondorioz, lurraren etekin handiagoak lortzeko kutsakorrak diren teknika artifizial asko erabiltzen dira.


3. KUTSADURA AKUSTIKOA




Zarata eta hots ezatseginak momentu guztian izateak ondorio fisiologiko eta psikologikoak sortu ditzake.

Ez da soilik oraingo kontua, baina argi dago gizakia gero eta zarata handiagoa sortzen ari dela azkeneko hamarraldietan, batez ere hiriguneetan eta garraiobideetan. Gizakiak sorturiko zarata iturri nagusiak garraioa (automobilak, hegazkinak, trenak...), eraikuntza eta herri lanak, industria eta beste batzuk dira.

4. KUTSADURA ERRADIAKTIBOA




Gizakiak duen energia iturri nagusienetako bat energia nuklearra da. Energia mota hau, teknologi maila handia eskatzen duena, XX. mendearen erdialdean hasi zen ustiatzen, eta berehala zabaldu zen herrialde garatuetan.

Energia nuklearrak erradiaktibitate handiko hondakinak sortzen ditu.

Erradioaktibitateak izugarrizko ondorioak sortu ditzake gizakiengan: leuzemia, tiroide minbizia, bat- bateko abortuak...

Adibidez, plutonio gramo batek milioi bat pertsonengan minbizia sortzeko ahalmena dauka.

Oraindik ez dago hondakin erradiaktiboak desegiteko modurik. Oraingoz, biltegi bakartu eta hoztuetan gordetzen dira.


5. URAREN KUTSADURA





Gaur egun, lurrazaleko ura kutsaturik dago planetako leku askotan, uretara hondakinak erruz eta berezi gabe botatzen direlako, leku askotan eguratsa kutsaturik dagoelako, eta lurrak produktu fitosanitarioak eta ongarriak dituelako. Edateko ur ona, beraz, gero eta urriagoa da, batez ere jende gehiago dagoen planetako lekuetan. Hori dela eta, sekulako dirutzak gastatzen dira ura erregulatu, hartu eta banatzeko proiektuetan, hala nola uraren osasungarritasuna ziurtatzeko eta ekosistemetan kalterik ez egiteko tratamenduan.

Uraren kutsadurak ibaiei, aintzirei, lur-azpikoari eta itsasoari eragiten die. Ibaien eta uharren ekosistemak zailago kutsatzen dira, haien urek mugimenduan daudelako eta ondorioz, hondakinak garraiatzen dituzte. Aintzirak eta ur geldizko hedaduren ekosistemak berriz, hauskorragoak dira, ez baitute ura berritzeko ahalmenik.


Euskal Herriko ibaien kutsadura nabarmena da; ibai zati batzuk guztiz daude degradatuta, eta zenbait ibai eta errekaren goi ibarretan izan ezik ez da ur gardenik.

Pertsona batzuk kutsaduraren arazo hau txorakeria bat dela pentsatuko dute. Baina benetan arazo larria da eta gero eta gehiago zabaltzen ari da munduan zehar. Guztiok geure parte zerbait jarriko bagenu, egoera hau hobeto egongo litzateke. Ez dugu ahaztu behar guztion arazoa dela eta guztioi kalte egiten digula. Mundurik ez dugun eguna heltzen denean, orduan konturatuko gara eta eskuak burura eramango ditugu lehenago ezer egiten saiatu ez garelako.

No hay comentarios: