viernes, 5 de diciembre de 2008

Emakumeenganako tratu txarrak

Historian zehar, kultura bi posizionamenduetan banatuta egon da: emakumezkoena eta gizonezkoena.


Gizonezkoek beti izan dira gizartean boterea izan dutenak eta emakumeak kontrolatzen zituztenak.

Gaur egun gauzak aldatzen joan dira. Espainian, Francoren heriotzaren ondoren mugimendu feministak sortu ziren eta 1978.urteko konstituzioaren 14. artikuluak pertsona guztien berdintasuna bermatzen zuen sexua kontuan hartu gabe.


Baina zoritxarrez, oraindik islatzen da garai horretako kultura gizartearen hainbat arlotan: lanean, kalean, familian...

Emakume askok esparru pertsonalean jasaten duten indarkeria da gaur egungo gizarteko arazo handi bat.

Azken urte hauetan, Euskal Autonomi Ekirdegoan etxeko tratu txarretan sorburu izan duten 700 salaketa aurketu dira bataz beste. Alabaina, salaketa horiek arazo guzti honen zati txiki bat baino ez da, izan ere benetan gertatzen diren kasuen %10-30 soilik salatzen direla uste da. Arazo hauek ez salatzeko zenbait arrazoi eman daitezke:



  • Mendekotasun ekonomikoa: oraindik lan egiten ez duten emakumeak baitatude.




  • Mendekotasun psikologikoa: Emozionalki dependienteak diren emakumeak dira batez ere tratu txarrak jasaten dituztenak. Ez dute inoren babesa sentitzen eta orduan gizonarengan bilatuko dute. Gainera batzuetan familia beldurragatik edo kultura matxista izaten jarraitzen dutelako, ez dute biktima babesten.




  • Eskuragarri dituen baliabideak ez ezagutzea




  • Justiziarengan konfiantza eza...

Baina arrazoi honetatik nagusiena biktimek errepresaliei dieten beldurra da. Beldur hau izatea ulergarria da, izan ere emakumeek egoera horretatik ateratzeko pausuak ematen dituzten bitartean (salatzea, gizarte zerbitzuetara jotzea, banantzeko izapideak hastea...) nabarmen areagotzen da lesio larriagoak jasateko arriskua. Horregatik pausu horiek ematen diren bitartean emakumeak babesteko neurriak handitu behar dira.

Hau guztia gizonezkoek emakumeengandik espero dituzten espektatibak betetzen ez direnean gertatzen da.

Gainera emakumeenganako tratu txarrak gero eta adin txikiagoan ematen da. Euskal Herriko Unibertsitateak egindako ikerketa batzuen arabera, 14-20 urte bitarteko neska askok egiaztatu dute haien nobioei baimena ematen dietela haien bizitzan, pentsatzeko eran eta janskeraren gainean kontrola izaten. Harreman mota hauek hasieran ez dira larritzat hartzen. Gazte askok eraso fisikoa ez dena ez dute tratu txartzat hartzen, baina egoera horretatik larriagoa den beste batera denborarekin igarotzen da.


Bestalde, lan arloan emakumea ere gutxietsi egiten da:




  • Gehienetan langileen komisioetan gizonezko gehiago daude emakumeak baino.

  • Errepresentazio sindikalean gizonezkoek gehiago dira.

  • Emakumeentzat kontsideratzen diren lanak daude: haurtzaindegietan, animatzaile gisa...


Egoera hau konpontzeko, pentsamendua eta kultura modu erradikal batean aldatu behar dira. Kultura matxista oraindik asko ematen da.

Z.K. 147.art


http://es.youtube.com/watch?v=8vzRGAsDI1I











martes, 25 de noviembre de 2008

KUTSADURA

Kutsadura ekosistemaren oreka desberdinetan sortutako perturbazio artifizialen multzoa da.


Kutsaduraren sailkapen klasikoak bost mota nagusi bereizten ditu: eguratsaren kutsadura, akustikoa, lurrarena, erradiaktiboa eta uraren kutsadura.



1. EGURATZAREN KUTSADURA:




Airearen kalitatea hondatzen duten, eta pertsonengan, ekosistematan edo ondasunetan kalte, arrisku edo arazo larriak sortzen dituzten gai edo energia motak daudenean, eguratsa kutsatuta dagoela esan ohi da.

Gizakiek eguratzera jaurtitzen duten gai kutsatzaile nagusia erregai fosilen errekuntza da (ikatza, petrolioa...). Hortaz, kutsadura zona nagusiak argia eta beroa sortzeko errekuntza instalazioak, etxeetako berogailuak eta ibilgailu motordunak dira. Leku horietan sortzen da gai kutsatzaileen %80-a.


Kutsaduraren eragin handiagoa pairatzen dituzten guneak herri urbanizatuak eta industrializatuak dira. Bertan ere eguratzaren kutsadura handiagoa da.

Kutsadura mota honen barruan kontzeptu hauek bereiz ditzakegu:
  • Euri Azidoa: Erregai fosilak erretzean sortzen duen sufre dioxidoa eta nitrogeno oxidoak eguratsera erruz bota izanaren ondorioa da. Kutsadura mota horren erantzule nagusiak energia zentralak, industri galdarak, ibilgailu motordunak eta etxeetako berogailuak dira. Eguratsera botatako sufre eta nitrogeno oxidoek oxigenoarekin eta eguzki argiarekin erreakzionatu eta oxidatu egiten dira, azido sulfurikoa eta azido nitrikoa sortuz. Azido horien ur lurrinarekin disolbatzen dira eta hodeiek euri azidoak eragiten dituzte; aintzira, laku, ibai eta basoei, eta bertako bizidun guztiei kalte larriak eraginez.
  • Ozono geruza urritzea: Azken berrogeita hamar urteetan eguratzera botatako gai kutsakorren ondorioz ozono geruza murriztu da, batez ere Antartidan.
  • Berotegi efektua: Industri garapenaren eraginez eguratsean karbono dioxidoa eta errekuntzan sortutako beste gas batzuk pilatu izanak sortua.Dioxido karbonoa pilatzean eguratsak ez die Lurraren gainazalak igortzen dituen uhin infragorriei kanpora irteten uzten, eta, beraz, Lurra berotuz doa pixkana-pixkanaka. Berotze horrek oso ondorio larriak izan ditzake; poloak urtzea eta itsas maila gora egitea.

Eguratzarearen kutsadurak ondorio batzuk ditu:


- Gizakiaren osasunean: arnasbideetan eta zirkulazio sisteman nabari dira gehienbat.

- Landareetan: Landareak gutxiago hazten dira eta ondorioz, uztak murrizten dira.

- Faunaren gaineko ondorioak: Abere hazkuntzaren produkzioan nabaritzen da, eta horien bidez baita kontsumitzaileen osasunean ere.

- Materialetan dituen ondorioak: Metalak kaltetzen ditu, eraikuntzak azkarrago zikintzen eta zahartzen dira baita oihalak ere gehiago zikintzen dira. Ondorioz, gehiago garbitu behar denez garbigarri gehiago botatzen da ibaietara.



2. LURRAREN KUTSADURA





Hauek dira lurraren kutsadura eragile nagusiak: hiri hondakin solidoak, industrietako hondakinak, pestizidak eta erabiltzen diren ongarriak.

Munduko biztanleen hazkundeak elikagai premia handiagoa sortzen du eta ondorioz, lurraren etekin handiagoak lortzeko kutsakorrak diren teknika artifizial asko erabiltzen dira.


3. KUTSADURA AKUSTIKOA




Zarata eta hots ezatseginak momentu guztian izateak ondorio fisiologiko eta psikologikoak sortu ditzake.

Ez da soilik oraingo kontua, baina argi dago gizakia gero eta zarata handiagoa sortzen ari dela azkeneko hamarraldietan, batez ere hiriguneetan eta garraiobideetan. Gizakiak sorturiko zarata iturri nagusiak garraioa (automobilak, hegazkinak, trenak...), eraikuntza eta herri lanak, industria eta beste batzuk dira.

4. KUTSADURA ERRADIAKTIBOA




Gizakiak duen energia iturri nagusienetako bat energia nuklearra da. Energia mota hau, teknologi maila handia eskatzen duena, XX. mendearen erdialdean hasi zen ustiatzen, eta berehala zabaldu zen herrialde garatuetan.

Energia nuklearrak erradiaktibitate handiko hondakinak sortzen ditu.

Erradioaktibitateak izugarrizko ondorioak sortu ditzake gizakiengan: leuzemia, tiroide minbizia, bat- bateko abortuak...

Adibidez, plutonio gramo batek milioi bat pertsonengan minbizia sortzeko ahalmena dauka.

Oraindik ez dago hondakin erradiaktiboak desegiteko modurik. Oraingoz, biltegi bakartu eta hoztuetan gordetzen dira.


5. URAREN KUTSADURA





Gaur egun, lurrazaleko ura kutsaturik dago planetako leku askotan, uretara hondakinak erruz eta berezi gabe botatzen direlako, leku askotan eguratsa kutsaturik dagoelako, eta lurrak produktu fitosanitarioak eta ongarriak dituelako. Edateko ur ona, beraz, gero eta urriagoa da, batez ere jende gehiago dagoen planetako lekuetan. Hori dela eta, sekulako dirutzak gastatzen dira ura erregulatu, hartu eta banatzeko proiektuetan, hala nola uraren osasungarritasuna ziurtatzeko eta ekosistemetan kalterik ez egiteko tratamenduan.

Uraren kutsadurak ibaiei, aintzirei, lur-azpikoari eta itsasoari eragiten die. Ibaien eta uharren ekosistemak zailago kutsatzen dira, haien urek mugimenduan daudelako eta ondorioz, hondakinak garraiatzen dituzte. Aintzirak eta ur geldizko hedaduren ekosistemak berriz, hauskorragoak dira, ez baitute ura berritzeko ahalmenik.


Euskal Herriko ibaien kutsadura nabarmena da; ibai zati batzuk guztiz daude degradatuta, eta zenbait ibai eta errekaren goi ibarretan izan ezik ez da ur gardenik.

Pertsona batzuk kutsaduraren arazo hau txorakeria bat dela pentsatuko dute. Baina benetan arazo larria da eta gero eta gehiago zabaltzen ari da munduan zehar. Guztiok geure parte zerbait jarriko bagenu, egoera hau hobeto egongo litzateke. Ez dugu ahaztu behar guztion arazoa dela eta guztioi kalte egiten digula. Mundurik ez dugun eguna heltzen denean, orduan konturatuko gara eta eskuak burura eramango ditugu lehenago ezer egiten saiatu ez garelako.

domingo, 16 de noviembre de 2008

Irakurketak hezkuntzan duen garrantzia


Gaur egungo gizartean irakurketaren garrantziari buruz hitz egitea zentzugabekeria bat dela dirudi, gutxi batzuk soilik irakurketaren alde interesa erakusten dute.
Batzuetan telebistaz edo ordenagailuaz ahazteaz ezinezkoa dirudiela diote adituek.
Hezkuntzako ikerketa nazional eta nazioarteko batzuk, gazte espainol askok irakurritakoa ulertzen ez dutela erakusten digute. Badira urte batzuk gobernu zentral eta autonomikoak gazteen irakurketaren konpetentzia hobetzeko proiektu batzuk aurkezten ari direla, baita eskolako liburutegien hobekuntza.

Hilabete batzuetan hurrengo PISA informerako frogak hasiko dira, irakurtzeko konpetentzian oinarrituta.


ANELE-k (Asociación Nacional de Editores de Libros y Material de Enseñanza) aurreko urriko 28tik 30 era mintegi bat antolatu zuen gai honi buruz erreflexionatzeko eta irakurketa eta idazketaren konpetentziak eta gaitasunaren garapena bultzatzeko. Bertan zenbait editore, irakasle eta idazle elkartu ziren.


Irakurtzen irakasten irakurle berriak sortzen dira. Gaur, erronka garrantzitsua izaten jarraitzen du irakurketa eta idazkera on bat izatea, baita expresatzen jakitea, eskola- porrota eta arrakastaren arteko mugak ezartzen baitituzte.

Gaur egungo DBH-ko hezkuntzan ez da laguntzen gai honetan eta XXI. mendeko hezkuntzaren oinarri dira.

Autonomi Ekirdego gehienek irakurketa planak martxan jarri dituzte idazkerari indarra emanez, ikasle eta irakasleentzat material tresna berriak emanez eta kanpainia sozialak eginez familiek bere seme-alabei honen garrantzia erakutsi diezaten. Baina alde batetik, zentruen antolaketa aldatzen ez bada, hau guztia ez da eraginkorra izango; bestetik, irakasleek ere zerbait egin behar dute.

Beharrezkoa da irakurketaren garrantziaz ume eta gazteen hezkuntzan eztabaidatzen jarraitzea, baina oraindik garrantzitsuagoa da gai honen aurrean neurriak hartzen hastea.






martes, 21 de octubre de 2008

Inmigrazioa eta arrazakeria

Gaur egun gero eta gizarte pluralagoa eta globalizatuago batean bizi gara. Mugikortasunak eta migrazioak gero eta sarriago dakarren gizarte- inguru batean.

Inmigrazioaren fenomenoak askotan erreakzioak sortzen ditu lehen munduan delako gizartean arrazakeriaren jarrerekin eta egoera honi errespetuarekin, tolerantziarekin eta beste zenbait balorekin aurre egin behar da.

Euskadiko Autonomi Ekirdegoaren hiru probintzien etorkinak biztanleriaren %2-a dira, Espainiako estatuko beste lekuetan, ordea, %8 ingurukoa da. Haietako askok Latinoamerikatik, Magrebetik, Europako Ekialdetik nahiz Saharatik beherako Afrikatik etorritakoak dira. Egoera horrek familia etorkinen haurren hezkuntza eta helduentzako ekintzak prestatzeak suposatzen digu.

Bestalde familia etorkin hauentzako oso gogorra egiten zaie haien jatorriko herria uztea eta beste batean bizitza bizitza berri bat egin beharra bizimodu hobeago baten bila eta hau lortzeko askotan haien bizitza arriskuan jartzen.

Hezkuntzari dagokionez, Euskal Eskola Publikoaren legeak euskal gizartearen zerbitzuara dagoela dio eta ezberdintasunak berdintasun bihurtzea du helburu.

Gaur egungo arrazekeria hedatuena, kulturen arteko diferentzian oinarritzen da. Kultura honen ondorioz, eskolako ikasleen artean tratu txarrak jaso litezke (bullyna). Horretarako irakasleek berehala hartu behar dute parte arazo honetan. Baina honek ezer gutxiko eragina izango du ikasleak bizi diren inguruan beti egoera hori ematen bada. Gurasoek ere eragin handia dute honetan, txikitatik irakatsi behar baitiete arrazen aniztasunaren garrantzia eta zenbait balore.

Baina arazo hau ez da bakarrik eskoletan ematen, lanean, kalean... ere izugarrizko gatazkak sortzen dira zoritzarrez askotan biolentziara eramaten dituzten egoerak.

Adibide gisa ingurune metropolitarretan eta periferian batez ere, sortzen diren kaleko bandak ditugu.

Murtziako polizia nazional batek (Jorge Rodríguez) latin kings-ak y ñetas-en arteko borrokak Murtziako Atalayas inguruan eman direla baieztatu du nahiz eta prentsan ez agertu.

Bestalde, Murtzian ere Ideologia ultraezkendarra duten sharpero izenekoak ere badaudela eta hauek biolentoenak direla dio (batez ere poliziaren aurka). Ideologia ultraeskuindarrekoak gutxiagoak direla dio.

Ijitoen eta payoen arteko gatazka ugari ere egon dira.

Guzti hau ikusita ez zaizkigu burura etortzen "zer gertatzen da gure gizartean?" "Zergatik askotan kostatzen zaigu beste kulturak errespetatzea?" edo "Egoera honekin non dago pertsonaren berdintasuna eta duintasunaren printzipioa edo balore jakin batzuk ahaztu al ditugu?" bezalako galderak?

Bereizkeriazko eta biolentziako egoera hau konpontzea guztion lana da. Hasteko, arrazistak direnak konturatu beharko litzateke pertsona guztien berdintasunaz eta beste kulturengandik ikastea ona dela. Horrela mundu honetako arazo ugari konponduko litzateke eta mundu baketsuagoa lortuko genuke.

E.K.ren 14.artikuluak pertsona guztiak berdinak garela sexua, arraza eta erlijioa kontuan hartu gabe.

http://es.youtube.com/watch?v=hMS-HlyxRVI

lunes, 6 de octubre de 2008

Lakuak 37 etxebizitza babestu berreskuratu ditu






Eusko Jaurlaritzak 2006- 2007 urteen bitartean, ikerketa batzuk 2525 pisutan egin ondoren, 37 etxebizitza estatuak babestuta berreskuratu ditu.


Datu hauek, etxebizitzako kontseilariak (Javier Madrazo) eman zituen Euskal Parlamentuan atzo.


Kopuru honetako zazpi desjabetzatu behar izan dira eta gainontzeko hogeitahamarretan jabeek izan dira Betearazlearen eskuetan jarri dutenek, zegozkien hertsapenak ordaindu ondoren.


Berrikusketa sakon honen ondoren, 262 hertsapen inposatu dira bakoitzaren batazbestekoa 2.238 euro izanda.


Gainera, Eusko Jaurlaritzak beste 275 estatuak babestutako etxebizitza berreskuratu ditu, erabiltzaileei berrerospen eragiketen bitartez.


Bestalde, Madrazok Etxebidek esleitzen dituen etxebizitzen %46-a alokatuak direla azpimarratu zuen eta Euskal udaletxeen aurkako kritika batzuk egin zituen (Bilboko eta Donostiakoak izan ezik) ez baitute alokatu babestuaren etxebizitza bultzatzen.



Babestutako etxebizitzak norbaiti uztea, hilabete batzuetan bakarrik erabiltzea, pisua behar den denbora baino lehenago saltzea eta bere balioaren prezio altuagoan alokatzea dira jabeen eskuetatik kentzeko arrazoi nagusiak. Hau ekiditzeko, Administrazio Publikoak borrokatu dute.
Etxebidek pertsona gehienak etxebizitza bat izateko lan on bat jarduten ari dela deritzot. Izan ere, gero eta zailagoa da, batez ere gazteentzat, etxebizitza bat izatea prezioen gorakada dela eta.
Ezin dut ulertu bere etxea dituzten pertsonek babestuta daudenak alokatzeko erabiltzea gizartean honi buruz dauden arazoak ikusita.
Espainiako legearengatik babestutariko etxebizitzen lehenengo legeria Uztailaren 24ko 2131/1963 Dekretua da , aldi berean, 2114/1968 Dekretuarengatik garatua. Lege honek bi etxebizitza mota bereizten zituen: I. Taldekoak (klase ertain eta altuentzat) eta II. Taldekoak beste klaseentzako.
Geroago hainbat lege sortu ziren gai honi buruz, berriena apirilaren 13ko 6/1998 legea.







sábado, 27 de septiembre de 2008

Delitu Sexualak


Gobernu polakoak pederastei irenduna kimikoa egiteko lege proiektu bat finkatu du. Neurri hau, indarrean jarriko balitz, delitu sexualak zigortzeko inoiz eman den neurririk gogorrena izan litzateke. Dardarapen izugarria sortu du Poloniako gizartean, batez ere gizon batek Siedlcen bere alaba sei urtez bortxatu zuenaren kasua ezagutu ondoren.

Neurri honi buruz kritika ugari egon dira oposizioaz, giza eskubideen aldekoez eta lege adituez.

Erresuma Batuan, Danimarkan, Suitzan, Suedian eta Alemanian pederastei irendun kimikoa egiteko aukera ematen da biktimak onesten badu eta psikiatra kualifikatu baten ikuskapen batean. Baina gobernu polakoak diziplina nahi du eta Lehenengo Ministroak Donald Tuskek pertsona horiei gizaki deitu ezin zaiela esan du. Poblazio polakoen %79-a kastrazio kimikoarekin ados daude.

Bestalde, Poloniako partidu sozialdemokrata nagusienaren lehenengo ministroak (Ryszard Kalisz) giza eskubideen aurka doan neurria dela eta guztiok gizakiak garela dio.

Azkenik, Kataluinako Juztizia Kontseilariak (Montserrat Tura) kartzeletan pederasteei irendun kimiko boluntarioa egiteko aukera eman zaiela esan du.


Lege hau, nahiz eta zorrotza izan arazo hau ekiditzeko konponbide bakarra izan daitekeela uste dut. Delitu hauek jarduten dituzten pertsonak gaixotasun mental bat dute eta lagundu behar zaielarekin ados nago;baina ez umeek, ezta edozein adineko pertsonek ere ez dute merezi ekintza horren biktima izatea. Gainera momentu hori haien bizitzan betirako grabatuta geratuko zaie eta askori sortuta dien depresioa ez dute gainditzen.

Baliteke politiko batzuk giza eskubideen aurka doan lege bat dela esatea, baina akaso eskubide horiek pertsona batek agresio sexualak pairetzea defendatzen al ditu?

Kode penaleko 179.artikuluan pertsona bat bortxatzen duenak seitik hamabi urte bitarteko kartzela zigorra dauka. Baina oroitzapen hori bere buruan izango du beti.