Orokorrean, gizarteak pertsonen ongizateaz arduratzen da baina, kasu batzuetan, informazio faltaren ondorioz ezjakintasuna nagusitzen denean, gizarte batek bere kideak bidegabeko modu batean sufritzea egiten du eta baita haien heriotza sorrarazi ere (las emociones q nos despierta).
Gurea bezalakoak diren gizarteak, sarritan aurreiritziengatik, moral bikoitzaz eta talde txikien sinismenengatik (erlijioso ultrakontserbadoreak eta erradikalak) jazarturik sentitzen dira, hauek abortoari buruzko zentsugabeko ideiak zabaldu nahi baitituzte. Izan ere, haien onurarako pertsona guztienganako kontrola izan nahi dute. Zorionez, idei hauek gero eta eragin gutxiagoa daukate eta informazio zientifiko eta objektiboa modu seguru batean heltzen ari da.
Uztailaren 5.eko 9/1985 lege organikoa: abortoaren despenalizazioa kasu batzuetan. Lege organiko honek 417 bis artikulua zigor kodera sartzen du eta horrela abortoa kasu batzuetan onartzen da.
417. artikulua bis:
Medikubatengatik edo osasun zentru batean haurdun dagoen emakumearen baimenarekin ez da abortua zigortuko kasu hauetan:
1. Haurdunaldia emakumearen bizitza edo osasunerako arriskutsua izatea.
2. Bortxaketa delitu batengatik eman bada
3. Umekia ezgaitasun fisiko edo psikologiko batekin jaioko bada.
3. Umekia ezgaitasun fisiko edo psikologiko batekin jaioko bada.
Gaur egungo Zigor Kodeak abortoari buruz hau esaten du:
- Aborto bat emakumearen baimenik gabe gidatzen duenak 4tik 8 urte bitarteko kartzela zigorra izango du eta 3tik 10 urtera ezgaitasun berezia edozein profesio sanitarioan aritzeko.
Zigor berbera izango dute aborto egin dutenek emakumearen baimena bortxakeriaz, mehatxuaz edo iruzurrez lortu badute (Z.K. 144. art.)
- Emakume baten baimenarekin legeak onartutako kasuen kanpotik aborto bat praktikatzen duenak, urtebete eta hiru urte bitarteko kartzela zigorra izango du eta edozein profesio sanitarioan aritzeko ezgaitasun berezia urtebete eta sei urte bitarteako epean.
Bestalde, abortoa sorrarazten duen edo beste pertsona batek egiteko baimena ematen dion emakumea legeak onartzen dituen kasuetatik at, 6tik urtebete bitarteko kartzela zigorra edo seitik hogeitalau hilabeteko isuna izango du (Z.K.145.art.).
Hiegiene eta segurtasun baldintza egokietan praktikatutako abortoa erditze bat baino arrisku txikiago izan dezake.
Emakumeen heriotzak modu erraz batean ekiditu daitekeenak onartzen ez dituen gizarteak ongizate eta garapenean betetzen duen paperari buruz erreflexionatu beharko luke.
Emakumeen heriotzak modu erraz batean ekiditu daitekeenak onartzen ez dituen gizarteak ongizate eta garapenean betetzen duen paperari buruz erreflexionatu beharko luke.
Munduko gobernu askok abortoa praktikatzeagatik heriotza bat ere ez egotea lortu dute.
http://es.youtube.com/watch?v=KpfXDJK3s6I&feature=PlayList&p=5EE9D60342B7A005&playnext=1&index=37